*
berria

Home

berria | GERRA | Tortura | AUB | Egunkaria

berria_logo.gif

berria berri
Euskaldunon egunkaria ordezkatzeko egunkari berria

ATXILOKETAK

Espainiako Poliziaren arabera, Ibai Aginaga Guinea eta Joseba Segurola Beobide dira Berriozarren atxilotutakoak

Ibai Aginaga Guinea eta Joseba Segurola Beobide dira Espainiako Poliziak gaur goizean Berriozarren (Nafarroa) atxilotu dituen bi lagunak. Poliziako iturrien arabera, 23na urte dituzte gazte biek, eta ihes eginda zeuden.Halaber, batak zein besteak kale erasoengatik aurrekariak zituztela zabaldu dute. Agel Acebes Espainiako Barne ministroaren arabera, 150 kilo lehergai atzeman dizkiete eta Nafarroa komandoaren "muina" dira bi lagunak. [Jarraitu]

 
 

EUSKAL KOMUNIKABIDEEN AURKAKO ERASOAK
Abiatu da 'Egunkaria'-ko eta 'Egin'-eko langile ohien auto karabana

Hamaikak eta laurden pasatxo zirela abiatu da Andoaingo Martin Ugalde kultur parketik, hau da, 'Egunkaria'-ren egoitza dagoen tokitik, euskal komunikabideen aurkako erasoak salatzeko asmoz 'Egin'-eko zein 'Egunkaria'-k langile zirenek antolatu duten auto karabana. 70en bat ibilgailu atera dira iladan, adierazpen askatasunaren aldeko txartelak erantsita zituztela. Hernaniko Eziago poligonora bitarteko bidea egingo dute, hau da, 'Egin'-en egoitza atarirainokoa. Izan ere, gaur betetzen dira bost urte 'Egin' eta Egin Irratia itxi zituztela.[Jarraitu]

 
 

'EGUNKARIA'-REN ITXIERA
'Egunkaria'-ko lege ordezkariak Espainiako Auzitegi Nazionalean dira, sei hilabeteko itxiera epea amaitzen denean ireki dezaten eskatzeko

Abuztuaren 10ean amaitzen da Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak 'Egunkaria'-ri ezarri zion sei hilabeteko itxiera epea. Luzatu edo ez erabakitzeko bista gaur goizeko 10:30etan zen egitekoa, eta 'Egunkaria'-ren ordezkari legalek irekiera defenditu behar zuten. Ordu horretan, ordea, ez da bista hasi, Del Olmo epaileak Enekoitz Etxeberria ordezkari legala, Juan Mari Torrealdai 'Egunkaria'-ko Adminsitrazio Kontseiluko lehendakaria eta Txema Auzmendi idazkaria deitu baititu errekerimendu bat egiteko. Azken biak, auzipetuta daude.[Jarraitu]

 
 

ELA
Egungo markoa aldatzeko, alderdi politiko eta gizarte eragileen hitzarmen baten alde egin du Joxe Elorrietak

Euskal Herriko gatazka gainditzen hasteko eta egungo markoa aldatzeko, alderdi politiko zein gizarte eragileen artean "eztabaida zibil eta demokratikoa" abiatu behar dela adierazi du gaur Joxe Elorrieta ELA sindikatuko idazkari nagusiak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Halaber, Euskal Herriko patronala kritikatu du.[Jarraitu]

Indargabetuta geratu da Atutxa, Knörr eta Bilbaoren etorkizuna erabakiko zuen epaileen gela
2003/07/13
Juan Mari Atutxa, Gorka Knorr eta Kontxi Bilbaoren etorkizuna Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren esku zegoen. Gaur, Legebiltzarreko hiru kideen aurkako kereila onartu edo ez erabaki behar zuen epaileen gela indargabetu du Jesus Cardenal Estatuko Fiskal nagusiak.

Aginte Judizialeko Kontseilu Nagusiak eman du agindua. Horren arabera, Euskadiko Justizia Epaitegiak ezin izango du oraingoz Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaoren aurka Estatuko Fiskaltzak jarritako kereilak.

Euskadiko Justizia Epaitegiko desadostasun aretoa gaur goizean zen aztertzekoa Bilbon kereila horiek izapidea egiteko onartu edo ez. Jesus Cardenal Estatuko Fiskalak atzo inpugnatu zuen areto hori eta gaur goizean, berriz, Euskadiko Justizia Epaitegia bildu aurretik, Madrilgo Aginte Judizialak aurre hartu eta Batzorde Iraunkorra bildu du inpugnazioa aztertzeko. Aho batez onartu du inpugnazio hori Batzorde Iraunkorrak. Prentsaren aurrean ere agertu da arrazoiak azaltzeko.

Horrela beraz, Euskadiko Justizia Epaitegiak ezin izango du aztertu Atutxa, Könrr eta Kontxi Bilbaoren kontra Fiskaltzak jarritako kereila.

discordiah.jpg

Enter supporting content here