Hauek dira gerraren azkeneko irudi gogorrak
Estas son las ultimas y muy duras imagenes de la gerra de Irak


Soldadu estatubatuar bat hil da eta sei zauritu dira Bagdadeko azken atentatuan 2003/07/14 Irakeko behin-behineko gobernu kontseilu berriarekin ez dira atentatuak bertan behera geratu. Izan ere, Iraken, demokrazia ezarri nahi duen gobernua abian jarri eta gutxira beste atentatu bat izan da Bagdaden.
Gauean egin diete eraso Estatu Batuetako soldaduei granadekin. Irakeko hiriburua zeharkatzen ari ziren atentatua gertatu denean. Ondorioz, soldadu bat hil da eta sei zauritu dira.
Eraso hau eta aurretik izan diren guztiak bere gain hartu ditu Al Qaedaren barruan dagoela dioen talde batek. Al-Arabiya telebistak emandako grabazioan, talde batek esan du hurrengo egunetan soldadu estatubatuarren kontrako atentatu gogor bat egingo dutela.
Donald Rumsfeld Estatu Batuetako defentsa idazkariak uste du Iraken soldaduen kontrako atentatuak gehitu egingo direla hurrengo egunetan.
Egoera honi aurre egiteko, eta demokrazia ezartzeko helburuarekin hasi da lanean dagoeneko Irakeko gobernu konseilu berria. Irakeko sentsibilitateak ordezkatzen dituen 25 lagunez dago osatuta, baina Estatu Batuek beto eskubide daukate.
|