*
Autodeterminaziorako bilgunea

Home

berria | GERRA | Tortura | AUB | Egunkaria

askogara.gif

logoa.gif

KONPROMISOEN DOKUMENTUA

Zergatik eta zertarako?

Bada, jada, Euskal Herriaren etorkizuna lantzeko tresna politiko berri baten beharra. Gure Herriak hainbat aldaketa sozial eta politiko izan ditu azken urteotan, berriro ere gurutz-bide historiko batera ailegatzeko. Egoera berezi honek guztion aldetik hausnarketa eta esfortzu berriak merezi ditu, baina batik bat, burujabetzan eta ezkerreko baloreetan kokatzen den euskal gizartearen gehiengoaren garaia heldu da herri honetara. Autodeterminazioaren Bilgunea gehiengo hau bildu eta antolatzera dator, gaurko zatiketa eta nahasketa politikoa gaindituz.

Euskal Herrian zabaltzen ari den aro berri honetako erreferente politikoa izateko bokazioz jaio gara, beraz. Izenak berak argi dio: Autodeterminazioak biltzen gaitu. Autodeterminazioaren aitortza lortu ahal izateko herritar dinamika sustatzea eta itzulezina bilakatzea da gure xedea. Hauxe baita, hain zuzen, aro berri honetako zeregin nagusia. Zeregin nagusi honi begira sortzen diren erronka ezberdinei aurre egingo diogu, une bakoitzean egokien iruditzen zaigun moduan.

Era berean, Europan eta munduan, herri gisa eta herritar konprometitu gisa, badugu neoliberalismoak inposatzen duen eredu uniformizatzaile eta globalizatzailearen aurrean zer egiterik; batetik, globalizazio horretan Euskal Herriak bere toki propioa edukitzeko behar dituen eta dagozkion bitarteko ekonomiko, sozial, kultural eta instituzionalak eskuratzea eta, bestetik, gure gizartean eta herrien artean, desoreka ekonomikoak, injustiziak eta inposizioak errotik ezabatzea. Honetan eragitea ere ardura nagusi gisa hartuko du Autodeterminaziorako Bilguneak.

Balantze politikoa

Euskal Herriari herri gisa dagozkion eskubide kolektiboak ukatuak izan zaizkio mendez mende, armen zein lege arrotzen bitartez. Erregimen politiko ezberdinek ez dute balio izan egoera hau aldatzeko. Espainian eta Frantzian, diktaduran zein demokrazian, euskaldunok ez dugu eskubiderik ezagutu.

Duela 25 urte Hego Euskal Herrian autonomismoaren bitartez martxan jarritako asimilazioaren jokabideak ez du bere helburua lortu eta, behingoz, Estatuaren mozorroaren fasea bukatu da. Herriak bizirik irauteko egindako esfortzu guztiak goraipatu behar ditugu eta, batez ere, gizartearen sektorerik konprometituena den Ezker Abertzaleak egindakoak. Ezker Abertzalearen jarrerari esker, eta beste sektoreekin buruturiko elkarlanaren eraginez, gehiengo herritarra osatu da, egun autodeterminaziorako baldintza sozialak jarriz.

Tamalez, badira gure herriaren gaitasuna eta adorea gutxiesten dutenak eta autodeterminazioaren aitortzaren aldeko lanketa politikoari bizkar eman diotenak. Sektore hauek, 25 urtetan autonomismoari sostengua eskaini ondotik, egun ere aldaketa politikoak ekar dezakeen eredu berria ezinezkotzat jotzen dute eta honen alde ari diren herri sektoreekiko aurkakotasunean ari dira, estatuen ateak jotzen dituzten bitartean, egonkortasun politikoa eskuratzeko eta beraien interes ekonomiko, kultural eta politikoak kudeatzen jarraitu ahal izateko.

Gure proposamenaren bost oinarriak:

1) Autodeterminazioa eraiki

Autodeterminazioa da Euskal Herriak behar duen aldaketa politikoaren ardatza, eskubide zibil eta politiko guztien berma ekarriko duena herri honetara. Euskal Herriarentzat autodeterminaziorako garaia iritsi denez, honen aitortzari begira prozesu dinamiko eta erreala sustatu nahi dugu, dinamika ezberdinak jorratuz, zeregin honetan ari diren mugimendu eta subjektu guztiekin elkarlanean. Atal honetan, Udalbiltzaren ekarpena azpimarratu nahi dugu, herri honi dagozkion eskubideen defentsan nahiz herri eraikuntza demokratikoan emandako urratsak eredugarriak direlako.

2) Gatazkari irtenbide demokratikoa eman

Estatuek herri honentzat salbuespen egoera, eskubideen urraketa eta gatazkaren behin betikotzea eskaintzen duten honetan, bakearen bandera altxatu eta beharra aldarrikatu nahi dugu. Askatasunean eta justizian oinarritutako bakea behar dugu, herri honek mendeetan zehar pairatu duen sufrimenduarekin amaitzea premiazkoa baita. Horregatik, Lizarra Garazi Hitzarmenak zioena gure egiten dugu, Euskal Herriari hitza eman eta bere erabakiak errespetatuak izan behar direla diogu, denon arteko elkarrizketaren aldeko bidea aldarrikatuz.

3) Erasoei aurre egin

Euskal Herriak eskubide oro ukatu eta urratuak ditu bi estatuen aldetik eta hamaika eraso pairatzen ditu hizkuntza, kultura edo arlo politikoan ere. Herri honen bihotza eta etorkizuna akabatu nahi dira, salbuespen egoera batean bizitzera kondenatu nahi gaituzte, eraso polizial, judizial nahiz politikoen bitartez. Egoera honen aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa gertatzen da erantzun trinkoa ematea. Autodeterminaziorako Bilguneak aurre egingo dio errealitate honi, erantzuteko bitartekoak eskainiz euskal gizarteari.

4) Eraldaketa eta berdintasuna borrokatu

Euskal Herria aske nahi dugun heinean, gizarte eredu berriaren aldekoak gara, gizarte justizian eta berdintasunean oinarritutakoa. Euskal Herrian bizi diren pertsona guztien bizi baldintzak hobetu nahi ditugu eta hori beharrezkoa ez ezik posiblea da gure herrian sortzen den aberastasuna era egokian banatuz gero eta gure lurrak dituen baliabideen ustiapen orekatua eginez gero. Justiziaren lehenengo zutabea den berdintasunaren alde lan egin nahi dugu, jatorriaren, generoaren edota ideien araberako diskriminazio oro behin betiko ezabatzeko. Herrien eta pertsonen arteko elkartasuna gure ikurra da.

5) Euskara eta euskal kultura munduari begira

Ikasleek hezkuntza sistema propioa behar dute, zero urtetik unibertsitateraino, belaunaldi berri guztiak euskaldunak izateaz gain, euskal kulturaz, prestakuntza osoaz eta gizarte balore aurrerakoiez jabe daitezen. Gure herriak euskaraz bizitzeko duen eskubidea gaurdanik bermatu behar da, hezkuntzatik hasiz baina esparru sozial guztietara zabalduz. Euskaraz eginez eta euskal kulturaren garapenean murgilduko da, beraz, Autodeterminaziorako Bilgunea, hauxe baita kultura unibertsalari egin diezaiokegun ekarpenik aberatsena.

Deialdia

Bost konpromiso hauek dira gaur aurkezten ditugun eskaintza politiko berriaren oinarriak. Guk, bertan bildutakook, sinesten dugu beste Euskal Herria posible dela, Euskal Herriak aldaketaren premia izateaz gain, baduela jada aldaketa politiko hori bideratzeko indar eta borondate nahikoa, baita horretarako ordua iritsi dela ere. Indar eta konpromiso guzti horiek denon artean bildu eta egituratzeko garaia dela diogu. Abertzale, ezkertzale eta aurrerazaleen indarrak elkartzeko ordua iritsi dela. ASKO GARA, BIL GAITEZEN!!!

Iruņean, 2003ko otsailaren 15ean

AuBk hauteskundeetara aurkezteko eskubidea duela beren sinadurarekin adieraziko dute hainbat euskal pertsonalitatek
 Euskara, kultura, sindikalgintza, politika eta gizarte arloko 50 bat pertsona ezagunek AuBren sinadura kanpainarekin bat egingo dutela adierazi dute gaur. Donostian burutu den agerraldian, datorren maiatzeko hauteskundeetan aukera politiko guztiak ordezkatuak egotea oinarrizko eskubide demokratiko bat dela azpimarratu dute euskal herritar hauek. Zentzu honetan, AuB hauteskundeetan present egon ahal izateko beren sinadura emango dutela azaldu dute.
Joxerra Etxebarria bozeramaleak, bere aldetik, AuBk gerta ala gerta maiatzan euskal herritarrak bozka ematera deituko dituela argitu du. Honekin, beraz, azken egunotan AuB ezin aurkeztekotan abstentziorako deialdiaz hitz egin dutenen hitzak gezurtatu ditu Etxebarriak.

askogaraaub.jpg

 AuB ren aldeko firmak biltzearen informazio gehiago behar izan ezkero 948 213601. AUB rentzako egin nahi badituzu Diru laguntzak: Banco de Vasconia 0095 4638 17 0600206470
EUSKAL HERRIAK BEHAR ZAITU!
 
Para ayudas economicas al partido AuB:
Banco de Vasconia 0095 4638 17 0600206470

Enter supporting content here