*
Egunkaria

Home

berria | GERRA | Tortura | AUB | Egunkaria

egunkaria.jpg

Azken berriak / Ultimas noticias
EUSKALDUNON EGUNKARIA
texto de egunero.

Epaileak bermepeko askatasuna ezarri die Auzmendiri eta Torrealdairi

Euskaldunon Egunkariako Administrazio Kontseiluko idazkari Txema Auzmendiri eta bertako lehendakari Joan Mari Torrealdairi dozena bana mila euroko bermea ezarri zien atzo Juan del Olmok, otsailaren 25ean biak espetxeratzeko agindua eman zuen epaile berak.

  Akusazioei eusteko zantzurik ez

Egunkari berria laguntzeko prest dagoela erakutsi du gizarteak

Elkartasun Egunari emandako erantzun zabalarekin egunkari berria lehenbailehen kalean ikus dezagun laguntzeko prest dagoela erakutsi du euskal gizarteak, Kontseiluak eta Egunkariako langileek atzo egindako balorazioan nabarmendu zutenez. Aurrera begira dugun erronka egunkari anitza eta independentea sortzea dela adierazi zuten.

Atxiloketan tratu homofoboa jasan duela dio Otamendik

Inkomunikaturik eman zituen bost egunetan torturak eta tratu txarrak ez ezik, sexu laido larriak eta irain homofoboak ere pairatu zituela adierazi zuen Martxelo Otamendik. Egunkariako zuzendaria Euskal Herriko lesbiana, gay eta transexualen mugimenduko ordezkariekin batera prentsaren aurrean agertu zen atzo Bilbon. Salaketak argitzeko, ikerketa zorrotza eta tortura egile eta arduradunen erantzukizunakbetearaztea eskatu zuten.

  Salaketa egina duela berretsi du

Langileen kontzentrazioa Donostiako Bulebarrean

Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta haren aurka egindako operazioa salatu eta kartzelan dauden kideak askatzeko eskatzeko, kontzentrazioa egin zuten atzo Donostiako Bulebarrean Egunkariako, Herri Irratiko, Argia eta Jakin aldizkarietako ordezkariak. Dozenaka lagun elkartu ziren eguerdian egindako kontzentrazio isilera. Han izan ziren Egunkariako langileen ordezkaritza batekin batera, Xabier Eizagirre Jakin aldizkariko erredakzio arduraduna, Xabier Letona Argia-ko zuzendaria eta Kike Amonarriz Sustapen arduraduna, eta Arantxa Kaltzada Herri Irratiko kazetaria. Kontzentrazioa egin zutenean, artean ez zekiten Txema Auzmendi Herri Irratiko zuzendariordearen eta Joan Mari Torrrealdai Jakin-eko zuzendariaren askatzeko aginduaren berri.

Langileak auzibidera

Egunkariako 107 langilek, banaka-banaka sinatu zuten Jose Antonio Hebrero Hernandez notarioak ekarritako agirian. Azken finean, langileena, Egunkariaren auzian kaltetu gisa aurkeztu den lehen taldea izan da, nahiz eta segur aski ez den bakarra izango. Atzo sinatutako agiriaren bidez, Euskaldunon Egunkariako langileek botereak eskaini dizkiete bi prokuradore eta hamasei abokaturi, zabalduko diren auzietan esku hartzeko.

otamendi.jpg

 Tortura salaketa

Atxiloketan tratu homofoboa jasan duela dio Otamendik

Euskal Herriko lesbiana, gay eta transexualen mugimenduak ikerketa zorrotza eskatu du, Egunkariako zuzendariari egindako laido sexualak argitzeko

Inkomunikaturik eman zituen bost egunetan torturak eta tratu txarrak ez ezik, sexu laido larriak eta irain homofoboak ere pairatu zituela adierazi zuen Martxelo Otamendik.

Tratu homofoboa inkomunikazio egoeraren hirugarren egunean, larunbatean, jaso zuela adierazi zuen Otamendik. Aurrez, tankerako zenbait iruzkin eta irain jaso bazituen ere, egun horretako laido sexuala larria izan zela gaineratu zuen.

Torturak atxilotuta eman zituen lehen hiru egunetan pairatu zituela esan ondoren, ziegan gertaturikoaren xehetasunak gordintasun osoz jakinarazi zituen: Tratu homofoborik gogorrrena larunbatean izan nuen, arratsalde-gau aldera, larru bizirik jarri ninduten; nire adiskideekin hitz egin zutela esan zidaten, galdekatu zituztela eta hainbat informazio atera ziotela nire gustu eta lehentasun sexualen inguruan, eta orduan behartu ninduten postura jakin batean jartzera. Larrua jotzen ari nintzela irudikarazi zidaten, irainka eta tratu homofoboa ematen zidaten bitartean. Salatu zuenez, guardia zibilek esan zioten bere bizitza pribatuaren berri zutela eta argazkiak Interneten jarriko zituztela.

 

"Eraso bortitza"salatu dute EHUko Gipuzkoako irakasleek
"Elektoralismoz" jokatzea egotzi dio Maragallek PPri
Otamendi Giza Eskubideen Batzordean nahi du hirukoak
Itxiera salatzeko eskatuko dute gaur Hirukoak eta SAk
Ahal duten laguntza guztia eskainiko dute Aralarrek eta EB-IUk
 
DEIALDIAK
Andoain: 20:00etan, manifestazioa Goiko plazatik
Balmaseda: 18:45ean, kontzentrazioa enparantzan, Enkarterrietako euskalgintzak deituta.
Erromo: Uribe Kostako manifestazioa. 20:00etan Colage plazan.
Iruņea: Alde Zaharrean, kontzentrazioa egingo da gaur, 18:30ean, Mercaderesen. 19:00etan, kontzentrazioa Oblatas zubiko biribilgunean. Eta, ondoren, kalejira.
Deialdi guztiak(+)

Enter supporting content here